2020ari

Enare Muniategiren bertsoak Bertsolari aldizkariko zortziko handia atalean

Doinua: Ai gure antzinako

Etxeko danok gagoz
mahai inguru baten
urte zaharra agurtuz
hamabi mahats jaten.
Urte barri on esan,
hasi naz pentsaten
urtea ez da ondo joango
holan bada hasten:
geure buruari ere
guzurrak esaten

Berba potoloz arin
berotzen gara eta,
gure osabak hasi dau
ohiko berriketa.
Kontatu deusku zein dan
aurtengo aldaketa:
“argaldu egingo naz
eginda dieta”
Hori esan dau tripa
kroketaz beteta.

Osabaren atzetik
badator izeko,
aurten ere ez gaitu
hartu ustekabeko.
Oraindik ezpainetan
zigarro bat deko,
urteroko promesa
gero ez beteteko:
“gaurtik aurrera ez dot
gehiago erreko”

Lehengusuon artean
ohi gara konpara
batek diruan gaia
arin dau atara:
“Lan bat lortu behar dot
ona ahal baldin bada”
Baina inkoherentziana
hori ez da akaba
Juergan irten aurretik
eskatu dau paga.

Oraingo ospatu dauz
80 gabon gau,
ez dakit dan ohitura
Zein etxeko arau;
baina, urtero-urtero
entzuten dogu hau:
“Honek azken gabonak
ni ja nagosi nau”
Beti hiltzeko eta
gazteen bera dau.

Familikoak gara
guzurti xamarrak,
edo geure burua
engainatzen txarrak.
Horrela gabiltzanok
gu al gara bakarrak?
Ito egingo gaitu
aldatu beharrak.
Urtea berria da,
ta promesak zaharrak!

Elorriko bertsolariak Ellacuria Zurbaran Institutuan

Aferak, bertsolari gazteentzako plaza