Helduen bertso tailerra martxan

Amaia Iturrioz irakaslarearekin 8 lagun biltzen dira, asteartero, Mullerenean. Batzuk gazteak, besteak aurrejubilatzeko.

Doinua: Ikusten duzu goizean

Erdara den arren arrunt
euskara maite dugu guk
mingaina bihotzaren truk
nahiz sinesterik ez duten lortzen
hainbat belarri harrituk
animatu gara batzuk
eta benetan diotsut:
Deustu bertsotan entzun dut.

Amaia Iturrioz

Advertisements

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA AURRERA!

Gasteizko udalak 2011n Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta elkartasunaren bidez horri buelta eman nahian dabil elkartea. Han eta hemen jasotzen ari diren elkartasuna bideratzeko bloga sortu dute

http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com

Blogean otsailaren 17ko prentsaurrekoan irakurritako agiria, grabatutako bideoa, prentsan argitaratutako berriak eta ikastetxeek Gasteizko alkateari egunotan zuzendu dizkioten gutunak eskegi dituzte, besteak beste. Norbanakoek eta taldeek euren atxikimendua emateko aukera zabaldu dute honako helbidean:

http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com/atxikimenduak/

Elorri Bertso-Eskola Elkarteak bere elkartasuna adierazi nahi dio Arabako Bertsozale Elkarteari

Orain izan da Araban
bihar batek daki
nora joango ote garen
ez nago ziur ni
baina gauza bat dago
ta gainera garbi
euskarari laguntza
e(g)ingo diogu beti.