Euskararekin entrena zaitez osasuntsua da-eta!

Urtarrileko kolaborazioa Prest aldizkarian

Irati_PREST!132

Irati_PREST!132

Advertisements

Bertso-eskola digitala

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin, Bertsozale Elkarteak eta EHUko Ixa taldeak bertso-eskola digitala webgunea aurkeztu dute. Arbela digitala, Bertso-eskolen mapa eta bertsolaritza mapa izango ditu, besteak beste.

Bertsotarako arbel digitala bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna da. Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna honek:

  • Errima-bilatzailea
  • Neurri-markatzailea
  • Neurri-egiaztatzailea
  • Sinonimo-bilatzailea

Egileen nahia Euskal Herriko bertso-eskolatan erabilia izatea da, eta bertsotan egiten ikasten ari direnei edo bertsoa osatzeko arazoak dituztenei laguntza eskaintzea.