Deustuko jaietan bertso-saioa: Uria, Egaña, Lujanbio eta Elorza

Ostegunean, 20:00etan, txosnagunean
deustuko-jaiak-2013-bertso-

Adi! lehenago Korrika 17:30etatik aurrera
bilbo_kartela_korrika_2013

Advertisements

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen barnetegian

Barnetegia_gorozika_2013_we

Asteburu zoragarria pasatu dute Elorri Bertso Eskolako gaztetxoek Bizkaiko Bertsozale Ekarteak antolatutako bertso barnetegian. Gorozikako aterpetxean izan dute oraingoan hitzordua eta Bizkaiko eskualde guztietako ikasleak batu dira bertan inguruak bertsoz kutsatzeko. Guztira 31 izan dira gerturatu diren gazteak. 13 urtetatik 16 urtera, neska zein mutil, txintxo zein oker, ugariak izan dira bizitako abenturak.

Barne_gorozika_2013_webiOstiralean egin zieten harrera Bertsozale Elkarteko begiraleek eta ezagutza jolasak egin ostean, altxorraren bila ibili ziren Gorozikan zehar. Larunbat goizean askori eta askori gogorra egin zitzaien Bizkargirako bidea, gauez lo gutxi egiteagatik agian? Arratsaldean taldeka banatu eta bertsotan egin zuten. Aukera paregabea lagun berriekin kantuan aritzeko eta ezagutzak elkarbanatzeko!

Barne_gorozika_2013_webhiru

Gauean sorpresa polita jaso zuten Arkaitz Estiballes eta Eneko Abasolo “Abarkas”-en bisitarekin. Bertso afariak bateriak kargatu eta prest zeuden denak berriz ere bihurrikerietarako!

Barne_gorozika_2013_webbost

Barne_gorozika_2013_weblau

Laburregia izan dela izan da gehienen iritzia, baina poztekoa da hori entzutea ikasleen ahoetatik. Ekainean berriz elkartuko gara, eta orduan ere, Elorri Bertso Eskolakoek prest edukiko dituzte motxilak eta lo-zakuak, Bizkaiko gainontzeko bertsolariekin batera, mundu txiki honetako protagonistak izateko!

Barne_gorozika_2013_websei