Morez jantzi munduko kaleak

Bertso-Eskolako Lucia, Alazne, Irati, Urko eta Unai asteazkenetan biltzen dira Iñaki Iturrioz irakaslearekin.
Hauxe aurkeztu dute “Nire gorputza, nire erabakia hemen zein Guatemalan” bertso-paper lehiaketara  Morez jantzi munduko kaleak


Zorionak!

Advertisements

Bertso-eskolako ikasturte bukaera (I)

Amaia Iturrioz irakaslearen bertsoak amaierako afarian

elorri_helduen_tailerra_201

Doinua: Agur sagar beltzaran

Berandutu egin nau
kurtsoaren martxak
ta “zer ekarri”-rekin
nolako zalantzak
Gipuzkoan nahiz eta
badauden hondartzak
gu onddotan ez gara
horren aberatsak
ta perretxikun partez
bertsoak dakartzat
 
 
 
 
Hasteko jarriko naiz
pentsakor moduko
gaur daukagun giroaz
jabetu orduko
iazko gogoetei
ezin egin uko
lehenengo klase hartan
zalantzak lekuko
halakorik ez nuen
imajinatuko
 
SAIOAk poesia
gustoz ohi du kanta
PATXIk klase haseran
ze nolako lata
JUANKArrek du XABIren
aitonaren planta
ta pisukoek XABI
nolatan aguanta
beti lentejak jaten
nazkatuko dira ta
 
GALDERrek bertso baten
esaten du dena
bada tipo bat duna
mobil berriena
ez dakit RICARDO ez
ote dun izena
ta apunteak hartzen
ANE da onena
nik baino lan gehiago
egiten duena
 
IÑAKIren ardoa
ez denez kaltea
GUSTAVOk ere ona
ohi du aldartea
baina ikasturteak gaur
du errematea
bertso-eskolak dunetik
agendan tartea
berezia bihurtu
da asteartea