Elitea Done Petrin

Jendetza bildu zen Deustuko Jai Batzordeak urtero antolatzen duen bertso saioa entzutera. Beti bezala  Arkaitz Estiballes izan zen gai jartzailea,  biguntzen ari dela esango genuke  adinagatik edo,  ezustean gai arinak ere jarri zizkielako Andoni Egaña, Miren Amuriza, Fredi Paia eta Ohiana Bartra bertsolariei. Saioa osorik hurrengo lau bideoetan

Advertisements

Gazteen bertsoak Done Petrin

Ostegunean, Jaietako bertso saioan ehunka lagunen aurrean Elorriko gazteen bertsoak entzuteko aukera izan genuen. Beste urrats bat. Eutsi! Ikuskizuna hurrengo bideoetan