Elkarteko gazteen bertso saioa Bidarten

Ander Anakabe eta Enare Muniategirekin bertsolaritza lantzen ari diren gazteen bertso saioa entzuteko aukera izan dugu Bidarte udaltegian, gaur arratsaldeko 5:30etatik aurrera. Hona hemen gaurko laburpenaren bideoa


Advertisements

Elitea Done Petrin

Jendetza bildu zen Deustuko Jai Batzordeak urtero antolatzen duen bertso saioa entzutera. Beti bezala  Arkaitz Estiballes izan zen gai jartzailea,  biguntzen ari dela esango genuke  adinagatik edo,  ezustean gai arinak ere jarri zizkielako Andoni Egaña, Miren Amuriza, Fredi Paia eta Ohiana Bartra bertsolariei. Saioa osorik hurrengo lau bideoetan

Deustuko Jaietako bertso-saioa

Aurten ere arrakastatsua izan da Deustuko Jaietako bertso-saioa. Arratsaldeko 8:15ean hasi da txosnagunean . Abesten  Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariak egon dira. Gai-jartzailea Arkaitz Estiballes izan da, ohi denez gai arinekin.

Deustuko-jaiak-2014-bertso-Hurrengo egunetan saioaren bideoak ikusgai ipiniko ditugu.

Deustuko_jaiak_2014_bertso_